Astelehenetik aurrera, martxan

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 12a, 02:00

Astelehenean hasi eta ekainaren 13ra arte jokatuko da Tilos 7 pasa txapelketa.

inoiz baino jendetsuagoa izango da Tilos 7 pasa txa­pel­keta herrikoiaren edizio be­rria. Astelehenetik aurrera jokatuko da, hiru mai­latan. Nesketan 14 bikotek har­tuko dute parte. Mu­tiletan berriz, bi maila izango dira: 18 bikote lehenengo mailan eta 21 bikote bigarrengoan. Anto­latzaileek azaldu du­tenez, egutegiko egunek ematen ez dutela eta, zenbait bikote txa­pel­ketatik kanpo geratu dira aurten.
Ligaxkarekin hasiko da txapelketa; eta maiatzaren er­dialdera bitartean, ia beti as­te­le­henetik ostegunera jo­katuko dira partiduak; nor­malean, eguneko hiru. Fi­nal zortzirenak maiatzaren 19tik 20ra jokatuko dira. Fina­ler­diak, ekainaren 2tik 10era. Eta final haundiak, hiru maile­takoak, ekainaren 13an.

Datorren hasteko Partiduak:
2014/04/14 - 2014/04/17
Astelehena

19:00 Peru-Oier/Mikel-Jon Ander
19:45 Rodriguez-Del Rio/Iturbe-Arozena
20:30 Aizpuru-Amed/Josu-Joseba
asteartea
19:00 Iban-Xabier/Bittor-Andoni
19:45 Xenki-Xabier/Legarreta-Legarreta
20:30 Ekhi-Lander/Txetxo-Popin
asteazkena
19:00 Xapo-Frai/Dani-Ander
19:45 Ioritz-Unai/Sagaseta-Beloki
20:30 Aitor-Iban/Aitor-Joxemi
osteguna
19:00 Juanjo-Axier/Murua-Arruti
19:45 Elejalde-Navarro/Leunda-Nuin
20:30 Imaz-Elizalde/Iker-Julen

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!