Hernaniko arraunlariak Gipuzkoako Trainerilla Ligan ariko dira, gaurtik. Nesken jubenil eta seniorrek hartuko dute parte, eta Zarautzen izango dituzte lehenengo bi lehiak, gaur eta bihar. Gaurko saioa arratsaldeko 16:00etan izango dute, eta biharkoa, berriz, goizeko 10:00etan. Joxean Elortzaren omenezko bandera izango da jokoan, eta Ligarako puntuak ere bai. Guztira, sei jardunaldi izango ditu Ligak. Hurrengoak, Orion, Getarian, Hondarribian eta Mutrikun.