Gurutzeta izango da finalean, Bereziartuaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 13a, 02:00

Bukatu dira Erremonteko Sagardoaren Txapelketako finalerdiak. Atzokoan 40 eta 33 irabazi zieten Matxin III eta Etxeberria IIIk (Gurutzeta), Uterga eta Olazarri (Saizar), eta beraz, lehenengoak sailkatu dira finala jokatzeko, Etxeberria IV eta Ionen (Bereziartua) aurka. Finala datorren larunbatean, hilak 18, jokatuko da, Galarretan. Atzokoan jokatu ziren gainontzeko partiduetako emaitzak: Otaegi-Larrañaga 11/Segurola-Aizpuru III 18; Juaristi-Ion 40/Etxeberria IV-Barrenetxea IV 39; eta Matxin VI-Saldias 19/Etxabe II-Labaka 30.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!