Gaileten tailerrean apuntatzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2014ko apirilaren 12a

Kultur etxean umeentzako eskulan tailerrak antolatu dira Aste Santurako. Jakinarazi dutenez, bosgarren talde bat osatuko da eta izena emateko aukera dago. Cupcake gaileten tailerra izango da. Astelehen, atearte eta asteazkenean izango da 10:15etatik 11:45etara. Pazko astean ere emango da tailer hau, baina gaileta desberdinak egingo dituzte. Astelehenean bertan eman daiteke izena kultur etxean, ikastaroa hasi aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!