Hilaren 14an funtzionatzeari utziko dio kiroldegiko txartel zaharrak. Eskatu dutenek berria prest dute, eta gainontzekoek astelehena dute eskatzeko azken eguna. Kiroldegiko bulegotik pasa behar dute (09:00-13:00/ 16:00-20:00) NANaren kopiarekin. Bide batez, datu basea berritzen ari direnez, argazki berriak eramateko eskatu dute.