Urteurren festa, goizetik gauera

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 12a, 02:00

Karbonera etxe okupatuak zortzi urte betetzen ditu aurten, eta hori ospatzeko egun osoko festa antolatu dute, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.

Kalejira, bazkaria eta bazkalondorena, hasteko
Eguna eguerdiko 12:00etan hasiko da, herrian barrena egingo den kalejirarekin, Kar­bo­neraren alde.
Geroxeago, 14:30ak aldean, bazkari herrikoia egingo da, bertsolariek lagunduta. Hain zuzen, Itxaso Paiak, Maddi Gallastegik eta Izar Men­di­gu­renek jarriko dituzte bazkari­tarako bertsoak.
Segidan beste hainbat ekintza izango dira: euskal kan­tuen bertsio ronda, Karbo­nerako irudien proiekzioa, Senioritas De Moral Distrai­da... eta hainbat sor­presa. 

Gauean ere, festa
Indarrak ahultzen zaizkiona­rentzat luntxa izango da ilun­tze­an, eta festak aurrera segi­ko du kontzertuekin: Olora Va­gina eta Txikifistra-Ministra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!