Linea eta bingoak kantatzeko prest

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 16a, 02:00

Astelehen eta asteazkenero bezala, 18:00e­ta­tik 20:00etara izango da.

Astelehen eta asteazkene­ro, gutxik failatzen duten hitzordua izaten dute Gal­tzaur jubilatu elkartean: Bingo saioa. Gaur ere bertan elkartuko dira linea eta bingoak kantatzeko gogoz.  5 xentimora izaten da kartoia. Ordu aldaketarekin, 18:00e­ta­tik 20:00etara izaten da; negu partean, berriz, 17:30etatik 19:30etara.

Ekintza ugari
Bingoaz gain, beste hainbat ekintza ere antolatzen ditu jubilatu elkarteak. Ostegun arratsaldetan, adibidez, esku lanak egiten dituzte. Eta egoitzatik kanpo, irteera uga­ri ere bai. Apirilaren 26an bertan, eskursioa antolatu dute Eltziegora (Arabar Errio­xa). Egun pasa joango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!