Kaxko Auzo Elkarteak kartel lehiaketa antolatu du helburu batekin: kartelak Kaxkoa garbi mantentzeko mezua zabaltzea. Edonork har dezake parte, eta lanak maiatzaren 19ra arte entregatu litezke; asteazkenetan, 19:30etatik 21:00etara, Kaxko elkarteko lokalean. Jatorrizko lanek 42cm-ko zabalera x 59cm-ko altuera izango dute, eta ezinbestekoa da paperean eta kartoi-lumazko euskarrian aurkeztea. Formatu digitalean ere aurkeztu behar dira, 300ppp*ko erresoluzioan eta CMYK erako koloretan. Kartelek lemaren bat izan behar dute, Kaxkoa garbi mantentzeko mezua zabaltzeko.