«Urumea ibaia izan zen inguruko industrializazioaren motorra»

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 5a, 02:00

Urumea ibaia estrategikoa izan zen industrializazio garaian: kokapen egokia, komunikazioa, zerbitzuak... Burdinola, errota, indarretxe eta gainerako industriak kontuan izanda, Euskal Herrian bailara gutxi daude, pareko izaera dutenik. Xehetasun guztiak azaldu zituen Alfredo Morazak asteazkenean, Ereñotzun emandako hitzaldian.

Izaera berezia dute Urumea bazterreko herri eta auzoek, per­tsonalitate propioa. Zenba­terainoko eragina izan du ho­rretan in­dustrializazioak? Ere­ñotzuko Auzo Udalak an­to­la­tuta, Urumea ertzeko in­dustria on­darearen aztarnak hitzaldia eman zuen asteazkenean Al­fredo Morazak, Aranzadi Zien­tzia Elkarteko kideak. Ha­ri­tzal­de taldeak Ura, ibaiak eta he­rriak erakusketa jarria du San Telmo museoan, eta ho­nen harira antolatutako hi­tzal­dia izan zen.

Urumea bazterreko industria ondarearen informazioa osatzea, denen lana
«Ez naiz ezer berria des­ku­bri­tzera etorri, bertakoak za­rete eta ondo ezagutzen duzue to­kia, ondarea» hitz horiekin egin zuen Morazak, hitzal­di­­ko sa­­rrera. Urumea bazterreko in­dustria ondarea ikertu dute, eta ateratako ondorioen zer­tze­la­da batzuk eman zituen asteazkenean. Hasieratik gogoratu zuen, egindako iker­ke­ta abi­­apuntu bat besterik ez ze­la, eta oraindik asko dagoela egiteko: «sorpresa bat bai­no ge­hiago espero ditugu, la­na ga­ratzen doan heinean des­ku­britzen joango garenak. Puzzle bat osatu behar dugu, guk gure aldetik eta zuek zuen ekar­­pen eta laguntzarekin, go­goratzen du­zuenarekin, etxean ditu­zuen argazkiekin... zuen laguntza ezinbestekoa da».
Hitzaldiaren sarreran baita ere, Amaia Minerrek, Auzo Udalaren izenean azaldu zuen, lan talde bat osatzeko asmoa dutela, eta lagundu nahi duten auzotar edo herritar guztiak ongi etorriak izango direla.

Aurretik ere, zenbait ikerketa
Hitzaldiari helduta, Morazak azaldu zuen Urumea baila­ra­ren ondare in­dustriala zenbait az­terketetan iker­tu izan dela, bai­na Ereñotzun kon­kretuki, be­ne­tako az­terketarik ez dela egin: «Au­zo Udala egiten ari den es­fortzua aipatzekoa da, bai iker­keta honekin eta baita he­men­dik aurrera egin nahi den lana­rekin ere». Orain arte­ko iker­­ke­tetarik bat aipatzearren,   Mora­ak esan zuen 2012­an Eus­­ko Jaur­­laritzak egin­da­ko In­dustria Pai­saien Inbenta­rioan ere­mu honi atentzio be­rezia ja­rri zi­tzaiola: «Ere­ño­­tzutik go­rako za­tia­ri lerro as­ko de­dikatu zizkio­ten. Fut­bo­la­re­kin kon­pa­ra­tuko ba­genu, Uru­meako pai­sai in­dus­trialak 1go mailan kon­­pe­titzen zuen. Oso bailara be­rezia zen, par­ti­kularra, beste pa­i­saiekio aban­tai­la asko zituena».

600 urteko historia, lau multzotan banatuta
Mendeetan zehar paisai in­dustriala nola sortu eta garatu den aztertzeko faktore ez­ber­dinak kontuan hartu behar direla azaldu zuen Morazak: «600 urteko historiaren zama du­gu. Natura eta industriak bat egin dute Urumea ertzean, unitate bat balira bezala fun­tzionatu dute. Paisaia, poliki, birdibujatzen joan da. Basoak ziren tokian beste baso mota batzuk sortu zituzten, errekak ziren tokian presak...».
Azterketa lau atal edo mul­tzotan banatu dute: bur­di­nolak, errotak, indarretxeak eta beste eremu industrialak. Morazaren esanetan, guztiek elementu bera dute ko­mu­nean: Urumea edo alda­me­neko errekak. Ura erabiltzen zuten indarra sortzeko.

«Burdinolak izan ziren industrializa­zio­a­ren aintzidari, Erdi Arotik Aro Modernoraino funtzionatu zuten; ez da apenas aztarnarik geratzen».

Burdinolak, bailarako ekonomia suspertzaile
Lau multzoak kon­tu­an izan­da, burdinolak dira nagusi Uru­­­mea bazterrean. 14 bur­di­nola dituzte dokumen­ta­tuta eta Erdi Arotik Aro Modernora funtzionatu zuten, XIX. men­dera arte.
Erdi Aroan burdinolak izan ziren bailarako eko­no­mia sus­pertu zutenak: «dirua ekarri zu­ten, eta hori denean na­ba­ritzen zen: baserriak eraikitze­ra­koan, Donostia eta inguruko jaun­txoek inber­ti­tze­rakoan... Diru as­ko, etekin haundia ematen zuen negozioa zen. Ga­rai hartan baserrietan egiten zuten askok lana, eta denbora librean ikaz­kin lanetan, ga­rraioan... egiten zu­ten lana. Bai­­lara ho­ne­tan ze­goen in­gu­ruko rentarik altuena, ka­lean baino diru gehiago ze­goen bertan».
Urteak pasa ahala,  tek­no­lo­gia aurrerapenak zirela eta, fo­si­li­zatzen joan zen ne­gozioa izan zen. Man­teni­mendu haun­dia eskatzen zuten eta ete­kinek ez zuten koadratzen; «hala, ba­nan bana ixten hasi ziren, aban­donatzen, trans­for­matzen...»
Gaur egun ez da aztarna as­korik geratzen. Burdinola as­ko egurrezkoak ziren: alda­pa­roak, presak, kanalak... egurrez egiten ziren. Inguruan zuten ma­­te­riala zen, mer­kee­na eta hori apro­betxatzen zu­ten: «egu­rra erraz gal­tzen den materiala da, asko usteldu egin dira, ez dira kon­tserbatu... aztarna oso gutxi da­go gaur egun».  Transformatu zi­ren burdinoletako batzuk, ba­se­rri bihurtu ziren. Beste ba­tzue­­tan, egitura aprobetxatu eta, erro­tak edo indarretxeak eraiki zituzten; Lastaolako ka­sua, esa­terako. Aparrain ingu­ruan ere, zenbait pareta ge­ra­tzen direla azaldu zuen Mo­razak: «Epele aldeko presa ere hor dago, zepadiren bat han eta hemen... baina gutxi gehiago».

Hernaniko aingurak, Europaraino
Hernaniko fabrikan egiten zi­ren aingurek Europa osoan zu­ten sona. Erret Aingura fa­bri­ka deitzen zitzaien Hernaniko hiru fabrikek sortu zuten taldeari: tartean, Fagollagakoa eta Pikoa­gako burdinolak. Erregea­ren­­tza­ko aingura edo anklak egi­ten zituzten ber­tan, besteak bes­te. Korteekin zu­ten tratua me­dio, kontratu oso be­reziak, onak lortu zituzten. 1750etik au­rrera kontratu haundiak lortu zituzten. Taldean burdinola bat baino gehiago egon arren, tailer guztiak Fagollaga inguruan ko­katu zituzten. Fabrika nagusia ber­tan zuten, eta bertatik 300 bat aingura atera zirela kal­ku­latzen da. Urte opa­roenak 1750-1800 ingu­ru­koak izan ziren. Gaur egun ez dago apenas az­tarnik, langileentzako egindako etxeak bakarrik ge­ratzen dira.

Errotak, janaria lortzeko iturri nagusia
Industria ondareko bigarren ele­mentu nagusia errotak dira. Bur­dinolek baino askoz gutxia­go funtzionatu zuten Urumea bazterrean. Garrantzia haundia izan zuten ordea, he­rri­rako ja­naria lortzeko: bertan txikitzen ziren garia, gara­ga­rra... 18ga­rren mendetik au­rre­ra, bertan txikitutako janaria as­toarekin garraiatzen zuten auzo eta herrietara: «errotek eta bertan produzitzen zenak zuen ga­rran­tziaren sei­nale da, Uda­lak kontrolatzen zuela pre­zi­oa, espekulaziorik egon ez ze­din».
Jasotako datuen arabera, bost errota zeuden inguru ho­netan, eta horietako asko, bur­dinolak aprobetxatuta eraikiak: «Bekoerrota eta Pikoaga dira horietako bi; Epelen eta Ere­ñotzun ere, bazeuden. Bur­di­nolak ordurako ez ziren ne­gozio, eta azpiegitura bikiak zi­tuzten, beraz aproposak ziren».
Geratzen diren azternei erre­paratuta, ez dago ezer askorik: «Epeleko harriak ikusi litezke oraindik: ura ate­ratzeko kanalak, sobrantea... Pagoa­gak  izena mantentzen du, baina desmantelatuta dago... Orain 50-60 urtetik ez dago errotarik bailara honetan. Gure iker­ke­ten arabera, Ereñotzuko zen­tralaren aldamenean zegoela uste dugu; eta gutxi ge­hiago».

Indarretxeak ia osorik mantentzen dira
Sei bat indarretxe daude Ere­ño­­tzuko bailaran, eta Mora­za­ren esanetan, altxor berezi bat dira: «Euskal Herrian zaila da gune berean hainbat inda­rre­txe batera ikustea, eta hare gehiago, hain ondo manten­duta egotea. Kontserbazio a­l­detik oso ondo daude eta pista asko ematen dituzte aurreko industrializazioa ulertzeko».
Lastaolako indarretxea adi­bide bezala jarri zuen Mo­ra­zak, kasu berezia zelako. 1896­an sor­tutako indarretxea zen Lastaolakoa, baina ez zen  jabe pribatukoa. Udalak bultzatuta­ko indarretxea zen, helburu gar­biarekin: herriari argia ema­­tea. «Tolosa, Eibar, Do­nos­tia eta Bergararekin batera, aintzindari izan zen Her­nani. Herriari argia ema­teko beha­rra­ri erantzuteko sortu zituz­ten indarretxeak, eta ez zuen ne­go­zio soil bezala funtzio­natzeko» azal­du zuen Mora­zak. Ba­rrual­dean zer kon­tserbatzen den jakitea zaila dela ere azaldu zuen Morazak: «posible da turbina pare bat izatea, aurrerago jarri zitzaion diesel mo­torra... Orain administra­zioa­­rekin borrokan gabiltza, barrura sartzeko giltza magikoa zeinek daukan jakin nahian».

Lastaolako zentrala txukundu eta martxan jartzea, etorkizuneko nahia
Beste hainbat tokitan egin den moduan, hemen ere, proiek­tu honen helburuetako bat izan daiteke ondarea be­rreskuratu eta bisitatzeko moduan jartzea. Morazaren esa­netan, Lastaolako inda­rre­txeak bete ditzake baldintza horiek: «esku publikoena da, eta bide hori errazagoa izan liteke. Martxan jarri daiteke, jendeak bisitatu ahal izateko, ikas­toletako umeak ikustera gerturatzeko... baina hau proiek­tu honen hirugarren edo laugarren fasea litzateke».

«Latse fabrikako kalderak balio haundia du, ia ezinezkoa da pareko bat bilatzea; eta pena litzateke halako altxorra galtzea»

Fagollaga, industrializazioaren eredu
Ondare industriala aztertzeko laugarren multzoari, beste jar­duera industrialak izena jarri dio Morazak. Indus­tria­lizazio prozesua ondoen an­tze­man liteken fabriketako bat, Fa­go­lla­gakoa dela azaldu zuen Mo­ra­zak: «15garren mendean erai­ki zuten burdinola; hura aban­­do­natu, eta 17garren me­dean jarri zen berriz martxan. Ondoren, Erret Fabrikaren par­­te izan zen. 19garren men­dean, Karlista­detan, muni­zioa egiteko erabili zen; telleri be­zela ere, fun­tzio­natu izan du; 1867an, Herna­niko aurre­ne­ko paper fabrika jarri zuten bertan, beranduago, abando­na­tu eta jabe berdinek Ziku­ña­ga­koa jarri zuten mar­txan; porl­an fabrika ere izan zen Fagollagakoa, 1902an eraiki zuten eta zazpi urtez besterik ez zuen funtzionatu. Eta az­ke­nik, zentral gisa funtzionatu zuen».

Latseko fabrika, galtzen ari den altxor txikia
Ereñotzura gerturatuta, Latse­ko fabrikaren kasua ere azal­du zuen Morazak. Orain arte na­hiko ondo manten­du­tako fa­brika dela gogoratu zuen Mo­razak, baina geroz eta no­tizia txar gehiago ari direla ja­sotzen: «pareten bat erori dela... poliki-poliki galtzen arin den altxor txikia da». Latse fabrikak kokapen es­tra­tegikoa zeukan, ibai ertzean bai­tzegoen. Bere garaian bur­di­nolen bat egon izanaren zan­tzua dute. Latsek al­da­me­nean zituen beharrezkoak zi­tuen errekurtso naturalak, tar­tean, egurra. Fabrika hau 1892­an sortu zen, baina Oria­mendi ondoan. Erre egin zen, eta egurraren falta eta kostu al­tua medio, gaur egun da­goen tokira eramatea erabaki zu­ten. Erakusketa konkurtso eta dominak irabazitako fa­brika ere izan zen «orduan ez baitze­goen egiten zuten produktua ezaguta­razi eta publizitatzeko bes­te modurik».
Funtzionamendurako egu­rra erabiltzen zuten, eta merkatuak eskatzen zi­tuen produktuak ekoizten zi­ren La­tse fabrikan: «es­ta­n­pa­doak, al­ktrina, brea, azido opialino­soa, sosa sulfatoa, ja­te­ko eta makinentzako oz­pi­na... dene­tatik fabrikatzen zu­ten egu­rra­ren dizdirare­kin».
Fabrika gisa ere, Latse eredugarria dela azaldu zuen Morazak: «tximinia du ikono. Arkitektura aldetik, oso ele­mentu bereziak ditu; eta guz­tien artean balio haun­diena kal­derak dauka. 1884ko kal­dera da, eta Euskal Herrian ez dago besterik; eta Estatuan, oso gutxi. Enkofratu baten barruan egon da orain arte eta ez dakit zenbat gehiago iraun­go duen. Altxor bat da, joia bat... Antzeko bat bilatzea ia ezinezkoa da, eta hare gutxiago, oraindik bere lekuan mantentzen den bat. Xarma haundia du, eta pena litzateke hori jakinda ­galtzea».

BURDINOLAK (14)
Abillats, Aparrain, Bazterrola, Bezkita, Epele, Ereñotzu, Fagollaga, Lastaola, Latse, Olaberriaga, Pagoaga, Pikoaga, Ubarratu eta Urruzono.

ERROTAK (5)
Bekoerrota, Epele, Ereñotzu, Pagola eta Pikoaga.

INDARRETXEAK (6)
Ereñotzu, Fagollaga, Lastaola, Pikoaga, Santiago eta Urruzono.

BESTE JARDUERAK (3)
Epele, Fagollaga eta Latse.
 

«Denen artean egin beharreko lana da: ondarea aztertu, babestu eta ahal den neurrian errekuperatu»

Lan taldean parte hartzeko aukera dute nahi duten guztiek.

IKERKETA gazi-gozoa izan dela azaldu zuen Morazak. Gazia, aztarna gutxi man­ten­­tzen direlako, eta dau­de­nak, galbidean daude­lako. Gozoa, perspektiba bai­korra delako, lanean jarraitzeko as­moa dagoe­lako.
Amaia Minerrek hasieran aipatu bezala, lantaldean ari­tze­ko asmoa gogoratu zuen Mo­­razak, eta elkarlanaren ga­rrantzia azpimarratu zuen «on­­dare hau zuen esku da­go, atxor txiki bat da eta hel­buruak bat izan behar du: on­darea aza­leratu, ba­bestu eta ahal den neurrian erre­ku­peratu. Gu­re arbasoek bertan egin zu­ten la­na, be­raien ogi­bidea zen... Zorionez, zuek bi­hurtu zarete aztarna hauen zain­da­ri. Instituzio, erakunde eta inguruko in­dustriek ere, la­­gun­du behar­ko lukete. Bai­la­­ra hau ez da edozein adi­bide, ez du parekorik».

Lantaldean aritzeko aukera
Proiektu honen parte izan eta lantaldean aritu nahi duenak badu aukera. Auzo Udalera jo behar du, la­guntza eman edo lanerako prest dagoela esatera.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!