Bideo lehiaketa martxan, Hernaniko bizimodua Wukron erakusteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko apirilaren 16a

Hernani eta Wukroren arteko harremana sendotze aldera, bideo lehiaketa antolatu dute. Bideoan Hernani herria eta bertakoen bizimodua nolakoa diren erakutsi behar da. 16 eta 25 urte bitarteko hernaniarrek, edo bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte. Euskeraz grabatu behar da, ingelesezko azpitituluekin. Iraupena 2 eta 5 minutu artekoa izan behar da. Lanak maiatzaren 6ra arte entregatu litezke, Udaleko sarreran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!