Tailerra haurrentzat, Aste Santuan

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 12a, 02:00

Apirilaren 22, 23, 24 eta 25ean tailerra emango da 8-9 urteko haurrentzat Udal Liburu­te­gian, goizeko 10:30etatik 12:00etara bitartean. Artista Liburua egingo dute bertan, kantu, poesia, marrazki, pentsamendu, eskultura, irudi, kolore eta abarrekin osatua. Izen-ematea irekita dago dagoeneko, liburutegian. Plazak mugatuak dira 12 haurrentzat, eta izen-emate ordena errespetatuko da denentzako tokirik ezean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!