Garai batean, auzoan haur bat jaiotakoan, amari eta jaio berriari bisita-bilera-merienda-ospakizuna... egiten zitzaien eta ospakizun edo erritual hori berreskuratu zuen Auzo Udalak orain bi urte. Atsolorra, hain zuzen. Iaz jaiotako haurren Atsolorra ere egingo dute eta hori bihar izango da. Arratsaldeko 17:30etan elkartuko dira Ereñotzuko auzo etxean. 2013an jaio eta Ereñotzun erroldatutakok 9 dira eta 6-7 haur eta familiek eman dute izena ospakizunean parte hartzeko.
Giroa sortzeko, gonbidatu berezi gisa bertsolariak eta txalapartariak ere izango dira.
Onespen soziala
Auzo Udalak Atsolorraren funtzioak ere gogorarazi ditu: «Gure herriaren ondarea den usadio honek, jai izaeraz gain, baditu beste dohain batzuk auzotarren bizi-kalitatea hobetzeko: onespen soziala, elkar babesteko eta laguntzeko konpromisoa...».