Hileko bigarren larunbatero bezala, Bigarren Eskuko Azoka jarriko da gaur ere. Eguraldia lagun, Urbieta kalean jarriko dira 50 postutik gora.
Gero eta aukera haundiagoa dago gustoko zerbait aurkitzeko, gero eta postu gehiago jartzen baitira hilero azoka honetan.
Gaurkoan ere izango da non aukeratu: haur, gazte eta helduentzako erropa; bitxiak; etxea dekoratzeko produktuak; liburu, komiki eta pelikulak; jostailuak... Denetik, denen gustokoak eta modu onean.