Santio festak prestatzen hasia da Jai Batzordea. Azken bi urteetan egin bezala, arkume jatea antolatzeko asmoa dute. Horretarako, herritarren laguntza ezinbestekoa denez, afari-bilera eginen dute ostiralean, denen artean xehetasunak adosten joateko. Gaueko 21:00ak aldera izanen da, turismo planaren aurkezpana bukatzean.
Jai Batzordeak azaldu du, iaz arkume jatea antolatzen lagundu zutenei zuzendua egoteaz gain, hurrengora begira animatzen direnei ere irekia dagoela eta gonbidapena luzatzen die.
Eskerrak emateko
Afari honekin, Jai Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie modu batera edo bestera arkume jatea antolatzen parte hartu eta lagundu duten herritarrei.
Apuntatzeko zerrenda, Kontsejuan
Afarirako zerrenda Kontsejuan egonen da. Afarira joateko asmoa dutenek izena eman beharko dute.