«114.000 euro gehiago ordaindu beharko genituzke hernaniarrok»

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 11a, 02:00

PSE, EAJ eta PP alderdiek onartu egin dituzte Denis Itxasok San Marko mankomunitatean aurkeztutako aurrekontuak, eta hauei helegitea jarri diete Hernani, Astigarraga, Lezo, Pasaia, Usurbil eta Oiartzunek. Honen berri emateko prentsaurrekoa eman zuten herri horietako alkateek pasa den asteazkenean.

«Zigortu egin nahi gaituzte»
Astigarragako eta Lezoko alkateek hitz egin zuten asteazkenean, helegitea jarritako udalerri guztien izenean.
Azaldu zuten Denis Itxasok aurkeztutako aurrekontuen ara­bera, «atez ateko bilketa egiten dugun mankomunitateko herriok, gure bilketaz gain, edukiontzi bidez egiten duten gainerako udalerrien bilketaren ordainketan ere parte hartu behar dugula».
Gaineratu zuten «Hernani, Usurbil, Lezo, Astigarraga, Oiar­tzun eta Pasaiako herritarrak Donostia, Urnieta Lasarte eta Errenteriko bilketaren parte bat ordaintzera zigortu nahi di­tuztela», eta, bestalde, «Denis Itxasok 5garren edukiontziaren kosteak ere San Marko mankomunitatea osatzen dugun udalerri guztien artean  banatu nahi dituela». Honen eraginez «hernaniarrek dagokiena bai­no 114.000 euro gehiago ordaindu beharko dituzte». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!