Eguraldiak laguntzen duela ematen duenean, jendea animatu egiten da, nonbait! Horrela, bihar jarriko den Bigarren Eskuko Azokan azkenekotan baino postu dezente gehiago jarriko dira: 50. Dudarik gabe, izango da non aukeratu!
Postuak ikusi eta haietan erosteko aukera izango da bihar, 10:30etatik 13:30ak bitartean, Urbieta kalean.
Azoka, bigarren larunbatean; postuak, Urbieta kalean
Hemendik aurrera, eguraldi ona dagoenetan, halaxe jarriko da azoka, Urbieta kalean: hasi Plaza Berri ondoan eta Atsegindegiraino.
Hala ere, txarra egingo balu, Atsegindegiko aterpean jarriko lirateke postuak.
Azoka jartzeko egunari dagokionez, orain hilabeteko bigarren larunbatetan egiten da, eta halaxe jarraituko du aurrerantzean.
Aukerak, sobran
Bigarren Eskuko Azokan beti izaten da non aukeratu, baina biharko aukera bereziki haundia izango da. Izan ere, azkeneko azoketan baino postu gehiago egongo dira: 50 inguru, guztira.
Beti bezala, egoera onean eta prezio hobean dauden zientoka produktu erosi ahal izango dira: erropa, bitxiak, dekoraziorako materiala...