Beasain eta Hernaniko musikariak, bat eginda

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 10a, 02:00

Musika Eskolako ikasleek talentu haundia dutela erakutsi zuten beste behin. Joan den ostegunean kontzertua eskaini zuten Hernani eta Beasaingo Loinatz musika eskolako
kideek. Elkarlaneko kontzertua izan zen, eta bertaratutakoek abesti ezagun askoren interpretazioa entzuteko aukera izan zuten. Tartean, argazkian dagoen ikasleetako batek jo eta abestutako Min hau abestia, Berri Txarrak taldearena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!