Indarrak bat eginda, LOMCEren kontra

Kronika - Erredakzioa 2014ko apirilaren 10a

Txirrita eskolako langile, guraso eta ikasleek bat egin zuten astelehenean, LOMCE legearen kontra. Hileroko aurreneko astelehenetan elkartzen dira, Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen LOMCE legea bertan behera uzteko eskatuz. Hernanin ere, hileroko bigarren ostegunetan egiten dute elkarretaratzea, ikastetxeetako guraso, irakasle eta ikasleek; Urbieta kalean izaten da, 16:45etatik 17:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!