Bazkarirako txartelak salgai, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 10a, 02:00

Azken zortzi urtetan martxan egon dira Karbonera etxe okupatua eta Ikatza Liburu­gu­nea. «Desalojo arriskuan» dau­dela diote, baina, hala ere, 8ga­rren urteurrena ospatzen ja­rraituko dutela. Larunbat ho­ne­tan egingo da festa, hain zuzen.

Bertso-bazkaria izango da larunbatekoa.

Eguerditik aurrera, festa
Eguerdiko 12:00etan hasiko da jaia larunbatean, Karbonera­ren aldeko kaleji­ra­rekin, eta 14:30etan bertso-bazkari herri­koia egingo da Itxaso Paia, Maddi Gallastegi eta Izar Men­digurenekin. Gaur da azken egu­na bazkari horretarako txar­telak erosteko, 5 eurotan, Uru, Goiz Argi eta Garin tabernetan.
Bazkalondoan festak ja­rrai­tu egingo du euskal kantuen bertsio rondarekin, Karbone­ra­ko irudi proiekzioarekin, Señoritas de Moral Distraida­re­­kin... Eta gauean ere izango da zerekin gozatu: luntxa, Olo­r Vagina eta Txikifistra-Mi­nis­trarekin dantza saioa eta beste hainbat sorpresa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!