Euskal Bidea aztertuko du gaur Arraizek

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 10a, 02:00

Hasier Arraiz, Sortu alderdiko lehendakariak emango du gaur hitzaldia, 19:30etan udaletxeko areto nagusian. Euskal Bidea izango da gaia. Aurreko hitzaldietan EHUko irakasle Unai Apaolaza eta Kataluniako CUP alderdiko David Fernandezek eman dituzte hitzaldiak, eta oraingoan, euskal alderdi baten ikuspuntua emango dio independentziari buruzko ziklo honi, Hasier Arraizek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!