Aldundiaren proposamenak ezagutzeko bilera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 10a, 02:00

Autobus zerbitzua hobetzeko parte hartze prozesua jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Al­dundiak 2013ko urrian. He­rritarrek beren beharrak zein diren azaldu zuten, eta horiek kontuan hartuta, au­rreproiektu bat osatu du Aldundiak. Gaur bilera egingo du hernania­rre­kin, aurre­pro­iek­tu hori nolakoa den azal­tzeko, 18:30etan Biterin. Herri­tarrek, beste behin, au­ke­ra izango dute iritzia emateko, eta proiektu definitiboa osa­tuko du ondoren Aldundiak.

Aldaketak, hainbat lineatan
Hernaniarrek lehenengo fase­an emandako iriztiak kontuan hartuta, Aldundiak hainbat aldaketa proposatu ditu.
Batetik, A1 linea (Astiga­rraga eta Martutenen barrena Donostiara dijoana) gutxia­gotan pasako da; orduro, eta ordu puntetan, ordu erdiro. Bestetik, A2 linea (Astigarragan barrena Donostiara zuzenean dijoana) 20 minuturo jarriko da. G1 eta G2 bere horretan mantenduko dira, ordu pun­te­tan ez duelako arazorik ikus­ten Aldundiak, baina Gala­rretan T2 eta T6 autobusekin koor­di­natuko dira. Hernani-Pikoaga linea, berriz, taxi/bus zerbitzua bihurtuko da. Os­pitaleetara dijoan linea zabal­du egingo da. Eta, azkenik, ostiral gauetan autobusen zer­bi­tzua gaueko 01:00ak arte luza­tuko da. Erre­kal­deko gelto­kia­ren egoerari ez dio erantzun zehatzik eman, oraingoz.

Iritziak jaso, apirilaren 15 arte
Aldundiaren proposamenaren inguruko iritziak jasoko dira apirilaren 15 arte, bileran edo www.garraioahobetzen.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!