Plastikoak eragiten duen kalteari buruzko dokumentala, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 9a, 02:00

Atez atekoaren urteurrenaren harira, Plastic planet dokumentala izango da ikusgai larunbatean. Werner Bootek hamar urteko ikerketaren ondoren zuzendutako dokumentala da. Hala dio: «Plastikoz inguratuta bizi gara eta gure osasunean eta ekosisteman eragin suntsitzailea du. Do­kumentala ikusi ondoren, ez duzu plastikozko botilatxo batetik urik edan nahiko». 18:00etan izango da kultur etxean. Hizkuntza: gaztelania.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!