Autonomikoak derbia galdu du eta neskek bigarren postua sendotu dute

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 9a, 02:00

Autonomikoan, Mundarro La Sallek 83-73 galdu zuen derbia, Oñatiko Aloña Mendiren aurka. Astigartarrak aurretik iritsi ziren atsedenaldira (33-34) eta hirugarren laurdenean nagusi izan ziren (37-43). Konturatzerako, ordea, etxekoek markagailuari buelta eman zioten eta 75-71ra gerturatzea lortu bazen ere, azkeneko minutuetan ez zuten asmatu astigartarrek erasoan. Senior neskek berriz, 55-42 irabazi zioten Alde Zaharrari eta bigarren postua sendotu dute, Final Fourrera sailkatzeko bidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!