Larunbatean bukatuko da Hernaniko XIX Dantzari Festa, dantzari txikien egunarekin eta erromeriarekin.
Ordura arte, ordea, bada zer ikusi oraindik.
Batetik, Iraultza dantza taldeko Ramon Garciak hitzaldia emango du baserritarren janzkeraren inguruan. Hizaldia gaur ematekoa zen, baina bihar arte atzeratu da; 19:00etan izango da, Biteri kultur etxean.
Horrez gain, ostiralera arte ikusi ahal izango da XIX eat XI. mendeko baserritar jantzien erakusketa.