Eliz musikarekin osatutako kontzertua emango du Kantuz abesbatzak, haizezko musika tresna boskotearekin, organo jolearekin eta perkusio jolearekin batean, Igor Arroyoren zuzendaritzapean.
Sei obra interpretatuko dituzte: Henry Purcellen Music for the funeral of Queen Mary; Mozarten Confutatis eta Lacrymosa; Maurice Durufléren, Ubi Caritas eta Notre Pere; eta Handelen Canticorum Jubilo.
Jakinarazi dute kontzertua larunbatean izango dela, hilak 12, 20:00etan Agustindarren elizan, eta ez ostiralean.