Independentziari buruzko hitzaldi zikloa antolatzen ari da Hernaniko Natza elkartea. Ziklo horren barruan, euskal alderdi politiko baten iritzia jakin nahi izan dute oraingoan, eta Sortuko lehendakaria, Hasier Arraiz, izango da bihar, 19:30etan udaletxeko areto nagusian.
Hasier Arraiz 2013az geroztik da Sortuko lehendakaria. Horrez gain, 2012az geroztik Eusko Legebiltzarrean EH Bildu koalizioko ordezkaria da.
Arraizen hitzaldiko gaia Euskal Bidea izango da. Aurretik hitzaldiak eman dituzte, baita ere, Kataluniako CUP alderdi independentistako David Fernandezek, eta EHUko irakasle Unai Apaolazak.