Larunbatean hasiko dira Extremaduraren inguruko XXII. jardunaldiak, eta igandean bukatu.
Larunbatean, bideo emanaldia
Lehenengo ekitaldia izango da Extremadurari buruzko bideo emanaldia, larunbatean, 19:30etan Biterin.
Igandea, egun osoko festa
Egun potoloa, berriz, igandea izango da. Goizeko 10:00etatik aurrera Extremadurako jaki gastronomikoen erakusketa eta azoka jarriko dira Atsegindegin. Horrez gain, Las Hurdes eta Guadalupe eskualde eta herrietako esku langintzako erakusketa egingo da, eta liburu eta turismo postuak ere jarriko dira.
Eguna borobiltzeko, eta Extremadurako kultura ezagutzeko, Donostiako extremadurar zentroko Virgen de Guadalupe dantza taldearen bi emanaldiz gozatzeko aukera izango da; eguerdiko 13:00ean, eta 18:00etan.