Zahartzea bizitzaren parte da, parte naturala, baina bizi kalitatea galdu beharra al dago prozesu honetan zehar? Nahi dugun bezala al gaude? Hobeto egoterik ba al dugu? Eta zer egin dezakegu hemendik aurrera hobetzeko? Galdera horiei guztiei erantzuteko hitzaldia emango du Xabier Mendiaraz fisioterapeuta eta kiropraktikoak asteartean. Kiropraktika zentroa dauka Donostian eta bertan argi dute bizkarrezurra ondo zainduta gaixotasun askoren egoera hobetu eta saihestu ere egin daitezkeela.
Galderak egiteko aukera
Osasuna eta kiropraktika izena du hitzaldiak. Arratsaldeko 18:30etan izango da kultur etxean, dohainik. Gipuzkoan zehar ematen ari diren hitzaldiek harrera oso ona izaten ari direla azaldu dute eta herritarrei gonbidapena luzatzen diete hitzaldira azaltzeko.
45 minutuko iraupena izango du. 35 minutuz azalpenak emango dituzte eta azken 10 minutuetan galderen tartea izango da. Galderen aurretik bideo bat ere emango dute.