Nagusietan hirugarren, eta kadeteetan bigarren

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 7a, 02:00

Onenen artean ere, podiumean sartu dira Hernaniko bost bateletatik hiru. Seniorretan, Hernaniko batelak hirugarren postua lortu zuen atzo, Gipuzkoako Txapelketan, San Pedron. Eta gainera, Jone Pastor patroiari eman zioten ziabogarik onenaren saria. Baina horrez gain, mutil kadeteak bigarren izan ziren (argazkian) eta neska infantilak hirugarren. Beste behin ere, arraun elkartetik albiste onak arraunzaleentzat!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!