Hernaniko Musika Banda Lekeition izan zen lehenago, eta larunbatean, lekeitiarrak izan ziren Hernanin, bueltako kontzertua emateko. Entzule finak aurkitu zituzten bisitariek, Milagrosa bete egin baitzen. Urtzi Iriondok zuzenduta 6 pieza jo zituzten, horietako bat, hernaniarrentzat ederki ezaguna: Sagarra jo!