Gutxigatik, baina ihes txapelak hernaniarrei

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 8a, 02:00

Gaizki hasi zen partidua hernaniarrentzat, eta erre­montada polita egin bazuten ere, azkenean, txapela Su Berriko bikoteak eraman zuen.
Iluntzeko 20:00etan hasi zen partidua ostiralean, Donostiako Gaska frontoian. Amaia Irazustabarrena eta Goiatz Manzisidor berehala jarri ziren galtzen, 2 eta 8, Su Berriko Garmendia eta Abu­ruzaren kontra.
Hortik aurrera, ordea, erremontada polita egin zu­en bikote hernaniarrak. Mar­­­kagailua oso modu pare­tsuan igo zen 20 tantotara. Baina berdindu ondoren, Su Berriko bikoteak berriro egin zuen gora, eta hernaniarrek ezin izan zuten gehiago egin txapela etxera ekartzeko. 23-30 galdu zuten, ondo bo­rrokatu arren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!