Aste Santuko ospakizunen ostiralean hasiko dira Hernanin.
Horrez gain, Donostiako Elizbarrutiak irteera antolatu du larunbat honetarako Arantzazura, eta izena emateko San Joan Bataiatzailea parrokiko bulegora jo behar da (13 euro).
Gainontzean, Hernaniko eliza eta parrokietan izango dira ospakizunak: elkarteko penitentziak, ostegun santuko Jaunaren Afariaren ospakizunak, ostiral santuko Gurutzbidea, larunbat santuko Pazko Gaubeila eta Pazko Igandeko Meza Nagusia. Aitortzak, Bataioak eta Katekesia ere izango dira.
Erramu Igandea - Erramu bedeinkapena:
-Ereñotzuko San Antonion, 09:00etan.
-San Jose Langilean, 10:00etan.
-San Joan Bataiatzailea: 12:00etan. (Katekesi Eguna).
Elkarteko penitentzia:
-Ereñotzuko San Antonio: apirilak 11n, 19:00etan.
-San Joan Bataiatzailea: astelehen santuan (hilak 14), 19:30etan, eta aitortzak 18:00etatik 19:00etara.
-San Jose Langilea: astearte santuan (hilak 15), 19:00etan.
Jaunaren Afaria (hilak 17):
-Ereñotzuko San Antonion, 18:00etan.
-Agustinetan, 19:00etan.
-San Jose Langilean, 19:30etan.
-San Joan Bataiatzailean, 20:00etan.
Ostiral Santua (hilak 18):
-Gurutzbidea Santa Barbaran, 08:30.
-Ereñotzuko San Antonion, 09:00.
-San Joan Bataiatzailean, 11:00.
Ostiral Santua -Pasio ospakizuna:
-Ereñotzuko San Antonion, 18:00.
-San Joan Bataiatzailean, 18:30.
-Agustinetan, 19:00etan.
-San Jose Langilean, 19:30etan.
Larunbat Santua - Pazko Gaubeila:
-San Antonio eta Agustinetan, 19:00.
-San Joan Bataiatzailean, 20:00. (Bataioak).
Pazko Igandea - Meza Nagusiak:
-09:00 Agustinetan;
-10:00 San Antonion;
-11:00 San Jose Langilean (bataioak);
-12:00 San Joan Bataiatzailean.