Khitam Sa’afin emakume palestinarra hizlari, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 8a, 02:00

Okupatutako Palestinan irakasle lanetan aritu den emakumea da Khitam Sa’afin, eta gaur egun, Palestinako Ema­kumeen Lantaldeen Bata­su­neko  (UPWC) presidentea da.
Hain zuzen, bere esperien­tziaren eta emakume palestinarren esperientziaren berri emango du gaur, 19:30etan Biterin. Hitzaldia, Mundubat erakundeak eta Hernaniko Udalak antolatu dute.

«Emakume palestinarrak beren askatasunaren alde borrokatzen dira».

Palestinako emakumeen ikuspegi ezkertiarra
Palestinako Emakumeen Lan­tal­deen Batasuna (UPWC) 1980an sortutako erakundea da, eta okupatutako Pales­tinako emakumeekin egiten du lan, ezkerreko ikuspegitik.  
Erakunde horretako presidentea da gaurko hizlaria, Khitam Sa’afin, eta beti ibili da Palesti­na­ko askapenaren alde bo­rrokan eta bertako emakumeen eskubideen al­de lanean. Bere ustez, lotura sa­kona dago emakume pa­les­tinarren eskari nazional eta sozialen artean. «Emakume palestinarrak beren askatasunaren alde borrokatzen dute, beren he­rriak egiten duen mo­duan, eta ez dira geldituko erabateko askatasuna lortu arte».
BDS, Israel zigortzeko kanpainako batzordeko kidea ere bada Sa’afin, eta nazioarteko hitzaldietan ere parte hartzen du. Gaurkoan, Hernanin egongo da, 19:30etan Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!