Zazpi film labur jarriko dituzte gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 8a, 02:00

Euskaraz egindako zazpi pelikula edo film labur ja­rriko dituzte gaur Biterin, arratsaldeko 19:00etan ha­sita. Dobera Euskara Elkar­teak urtero antolatzen duen Laburbira zikloa da; sarrerak bi euro balio ditu (bazki­de­entzat, euro bat).
Film horietako batzuk ak­tore eta ekoizle amateurrek egindakoak izango dira, eta profesionalek egindakoak, bes­te batzuk. Horietako bat, Iñaki Beraetxe zuzendari eta aktorea, solasaldian izango da, proiektzioen ondoren.

Euskarazko 7 pelikula
Zazpi izango dira gaur ikusi ahal izango diren film laburrak: Pello Gutierrezen Abuztua; Erabaki Produk­zi­oak ekoiztetxe amateurraren Aio; Kepa Errasti aktorearen eta Loramendi euskara el­kartearen Euskaldun berria­ren esketxa; Aitor Gametxo, Maider Fernandez eta Maria Elorza gazteen Irudi Mintza­tuen Hiztegi Poetikoa; EHUko ikasleen Plaza Bakarra; Lara Izagirreren Sormenaren Bide Ezkutuak; eta Iñaki Beraetxe aktore eta zuzendariaren Marylin.

Solasaldia, Beraetxerekin
Aktore lanetan ezaguna da Iña­ki Beraetxe; Goenkale eta Mugaldekoak telesaile­tan, ba­­tez ere. Baina gaur gidoi­gile eta zuzendari moduan hitz egingo du, solasaldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!