Hernanik irabazteko partidua zuen larunbatean, ligako azkenaren kontra, baina berdinduta bueltatu ziren etxera, 0-0. Erregionalen Ohorezko mailan, Hernani erdi parean dago, eta berez ez dauka jokoan ezer, izena besterik. Asteburu honetan eta hurrengoan aukera ederra zeukan azkena eta azkenaurrenaren kontra, puntu mordoxka pilatzeko. Lagun Onaki puntu bat lapurtu dio Azpeitian; ea Getariakoren kontra zenbat, Landaren.