Ez zeukan partidu erraza atzo Hernanik, eta enpatatu egin zuen,
0-0, Arratia gogor baten kontra. Bizkaitarrak goraxeago zeuden sailkapenean, eta pixka bat inguratzeko egokia gertatu zitekeen atzoko partidua. Orain, ordea, atzetik zetozenek irabazi egin dute, eta Hernanik punturen bat atera egin behar du, badaezpada. Azkeneko partidua, bigarrenaren kontra, datorren asteburuan.