Donostia eta Hernani bitarteko bide nagusia itxi, eta bizikleta, oinezko eta gurpildun aulkiei utziko zaie, egun batez, ekainaren 1ean. Ziklobia deitu diote ekitaldiari eta gaur aurkeztuko dute Hernanin, 19:00etan, Biteri kultur etxean. Olatutalka programaren barruan dago.