«berezia, dotorea, sekulako maila...» iritzi horiek guztiak entzun zitezkeen larunbatean, Ttarla dantza taldean emanaldiaren ostean. Jendea txoratua, Zura emanaldiari begira. Euskal dantza eta pausoak oinarrian hartu, eta aldatu bat eman zioten koreografiari. Musika berria, doinu moderno eta ezagunak, Zugazti musika taldearen eskutik... eta imajinazioa! Argi, irudi, eta koreografiarekin harrapatu zuten ikuslea. Euskal dantza berriz asmatu zuela zirudien lehendabiziko inpresioan. Jendea hurrengoaren zai dago...