Eguerdian bero zen atzo Gudarien plazan. Eguzkiak bete betean jotzen zuen, eta ehundaka dantzarik eurek betetzen zuten Plaza, atzoko eszenatoki nagusia. Auzoz auzo ibili eta gero, zazpi probintzietako 15 dantza taldeak Kaxkora bildu ziren; baita hernaniarrak ere. Ikurriña dantzarekin ekin, eta herrian falta direnei agurra, ondoren beste hiruzpalau pieza, eta Larraindantzarekin bukatu. Kolore festa polita osatu zuten denen artean. Eta hortik aurrera ere egun guztian luzatu zuten jaia.
Dantzari Festak aste guztian segiko du: euskal jantziei buruzko hitzaldia asteazkenean, eta erakusketa, egunero. Larunbatean, dantzari txikien eguna eta emanaldia.