Ikurriña omentzeko, dantza, mosaikoa eta pintxoak

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 9a, 02:00

Ikurriñari omenaldia egingo diote larunbatean, ‘Inposaketen gainetik, geurea ikurriña!!!’ lelopean. 12:30etan izango da Foru plazan.

Udaletxeko balkoian ban­de­ra espainiarra jartzeko aginduaren aurrean, ikurri­ñari omenaldia egingo diote larunbatean, ikurriñaren aldeko herri ekimenak deitu­ta. Inposaketen gaine­tik, geurea ikurriña!!! lelope­an izango da. Eguerdiko 12:30etan izango da Foru plazan. Dantza, manifestua­ren irakurketa, argazkia, mosaikoa eta pintxoak antolatu dituzte.

15 eragileren babesa
Astigarragako 15 eragile eta taldek egin dute bat larunbateko deialdiarekin. Honakoak dira: AEK, Aizton­do, Astigar, Astigarragako Gazte Asanblada, EH Bildu, Emarri, Ernai, Gaztelokala, Goldea, Honek, Mundarro, Xaguxar, Zero Zabor, Zipotza kultur elkartea eta Astiga­rragako Herria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!