Turismoa indartzeak duen garrantzia ikusita, Udalak Turismo Plan bat egitea erabaki zuen Aranorako. Bibibiziki enpresa arduratu da zeregin horretaz eta ostiralean aurkeztuko dute herritarren aurrean. Iluntzeko 20:00etan izanen da San Roke elkartean.
Herritarren ekarpenekin egina
Turismo plana osatzeko, aurretik bi bilera egin dira herritarrekin. Eta bertan, herritarrek azaldutako ideia, iritzi eta hausnarketak kontuan hartu dituzte.
Honako ataletan banatua dago plana: Sarrera, Egoeraren diagnostikoa, Aranoren begietatik, Nolako turismoa jasotzen du gaur egun Aranok?, Arano eta ingurua, AMIA (ahulguneak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak) eta Plangintza.
Udaletik dei egiten diete herritarrei aurkezpenera azaltzeko. Ondoren, afaria izanen da, arkume jatea prestatzeko.