Kirol makinak non jarri erabakiko dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 10a, 02:00

Adineko pertsonek erabiltzeko kirol makinak jarri nahi ditu Udalak herriko parkeetan, eta galdeketa egiten ari da, makina horiek non eta nola jarri erabakitzeko.
Udal ordezkariak Goiz Eguzki jubilatuen etxean izan ziren asteartean, eta bertan bildutako proposamenak kontuan hartuta, bihar beste bilera bat egingo dute, 17:00etan Goiz Eguzkin, erabakiak hartzeko.
Batetik, kontuan hartuko da adineko pertsonek noiz erabili nahi dituzten makinak: pasieran dabiltzala, bilobekin parkean daudela, beste momenturen batean...
Bestetik, makinak non kokatu ere galdetu zieten astearteko bileran: parke bakarrean edo bat baino gehiagotan, herriko parkeak ibilbide batean sartu eta makinak hor zehar banatuta...
Kontu horien inguruan eztabaidan aritu ziren asteartean bildutako adineko pertsonak, eta biharko bileran erabakiak hartuko dira, 17:00etan Goiz Eguzkin. Makinak maiatzean jarriko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!