Erabakitzeko eskubidearen alde, Durango eta Iruñea elkartuko dituen giza-katean parte hartuko du Astigarragak ere, eta taldea sortzeko deialdia egin dute gaur. Gure Esku Dago dinamikaren barruan, taldea sortu eta ondorengo ekintzak zehaztea da asmoa.
Bilera kultur etxean izango da arratsaldeko 19:30etan. Herritar guztiei zuzendua da eta parte hartzeko dei egin dute. Ekainaren 8an egingo da giza-katea.