Proposamenak jasotzen ari dira

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 16a, 02:00

Ekainaren 1ean Ziklobia ospatuko da. Hau da, motorra duten ibilgailuentzat itxi egingo da Hernani, Astigarraga, Martutene eta Donostia lotzen dituen errepidea. Joan den astelehenean bilera egin zuten Ziklobiako arduradunek Hernaniko hainbat taldeetako ordezkariekin eta jasotako proposamen batzuk dira: ikuskizun bat antolatzea, Martindegin haurren txokoa jartzea, bizikleta ibilbideak egitea, ginkana bat antolatzea, azoka bat jartzea... Horrelako beste hainbat proposamen jaso nahi ditu Udalak apirilaren 25a bitartean. Horretarako: ziklobia@hernani.net helbidea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!