Gaur goizean azaldu da Iñaki Garciaren gorputza, Urumea ibaian. Txomineneko parean bilatu du gorputza piraguan zebilen gizonezko batek, eta bera dela konfirmatu dute. «Galdu zen eguneko arropa eta bere dokumentazioa zeramakien». Bi aste zeramazkien galduta Garciak. Martxoaren 22an galdu zen Astigarragan, lagunekin hara joan eta gero, eta geroztik haren bila zebiltzan.