Zeinek esango zuen bi partiduren faltan Hernanik ziurtatua izango zuenik Ohorezko mailan jokatzea. Ba bai. Hernaniarrak garaipenaren pozarekin bueltatu ziren atzo Madrildik, Ciencias taldearen kontra 55-14 galdu arren. Izan ere, Vigori begira zeuden hernaniarren begiak atzo. Galiziarrek galduz gero, Hernanik matematikoki promozioari ihes egiten zion. Eta galdu egin zuten. Poza galanta, Landaren; eta Hernanin.
Ciencias taldea askoz gehiago
Madrilen ez zen kolorerik izan. Ciencias taldea bigarren postuan da, eta aurten liga irabazteko borrokan ari dira. Hernaniko titular dexentek ez zuten jokatu, eta atsedena ondo etorriko zaie. Hasieran 20-0 madrildarren alde, eta historia guztia horrelaxe joan zen...
Hurrengo igandean, Landaren, Getxoren kontra.