Emakumezkoen Euskal Ligan, Hernanik Bizkaira bidaia egin beharko du gaur, eta talde gogorra dauka aurrean: Arratia. Sailkapen erdialde horretan daude bi taldeak, Hernani erdiz behera, eta Arratia erdiz gora, baina sei punturen aldea besterik ez dago bi taldeen artean. Hernaniarrek irabazteko intentzio osoa daramakite, eta ea denboraldi bukaera on batekin postu itxuroso batean bukatzen duten. Partidua, Igorreko Urbierta zelaian, 18:30etan.