Ohorezko mailan jokatuko du Hernanik datorren urtean ere, eta hori jakin dute gaur, oraindik denboraldia bukatzeko bi jardunaldi falta direnean. Gaur Cienciasek erraz irabazi dio Hernaniri Madrilen, 55-14, baina hernaniarrak irriparrez etorri dira etxera bueltan. Izan ere, Vigok ere galdu egin du, eta horrek esan nahi du galiziarrek jokatuko dutela promozioa. Ohorezko mailan, beraz, beste urtebetez.