«Gure pertzepzioak aldatzea da klabea»

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 6a, 02:00

Saio horietan landuko denari buruz hitz egin du Urko Aro­zenak Kronikarekin. Zorion­ta­suna lortzeko eskura ditugun baliabideak landuko ditu, doan, bi saiotan.

Gure burua trebatzea nahikoa da zoriontsu izateko?
Entrenamendu Mentalarekin zori­on­tsuagoak izan gaitezke­e­la argi daukagu; azken txanpa hori aurreratzeko bidea egitea litzateke helburua, erabat zo­ri­on­tsuak izatea lortzea. Horre­tarako, kontutan izan behar dugu guk pentsatzen dugu­naren arabera sentitzen dugu­la eta noski, sentitzen dugu­na­ren arabera interpretatzen dugula gure errealitatea.
Denok ezagutzen dugu gure buruko zomorroa, gu era bortitzean erasotzen gaituena. Zomorroa hezi eta gure alde lanean jartzea da hemen bilatzen duguna.

Zein dira klabeak zoriontsu izateko?
Zoriontsua izateko, lehenengo, zoriontsua izan nahi behar da. Eta zoriontsua izan nahi badut, agian orain edo mo­men­turen batean behintzat aitortu behar dut ez naizela hain zoriontsua. Behin gure egoera errealaz ohartu eta hau den bezala onar­tzean, ger­tatzen zaizki­gu­nak gure per­tzeptzioen arabe­ra­koak direla konturatuko gara. Gure per­tzeptzioak edo programak al­da­tzea da klabea, hauen ara­bera interpretatzen baitugu gure bizitza.

Denek berdin ulertzen al dugu zoriontasuna?
Inolaz ere ez! Gehiago esango nuke: unibertsitatean, aspaldi ari da Psiko­lo­gia Positiboa zo­riona zer den definitzen eta, nahiko lan! Pentsatu norberak bere barruan sentitzen duenak zer nolako gorabeherak izango lituzkeen! Norberak bere erara ulertzen duen arren, ederki aski dakigu noiz garen zoriontsu!

Zein eragin dauka gure inguruak, eta ingurukoei ger­tatzen zaienak gure zoriontasunean?
Guk onartzen dugun neurrian, era­bateko eragina dauka kan­poan gertatzen den horrek. Inguru alai eta maitagarrian hazi denak nekez biziko du tristura, eta egunero telebis­tako desinformazio negatiboa jasotzen duenak nekez egingo du parra algaraka. Denok no­la­bait lotuta gaude, erlazio­natuta gaude eta noski, horrek eragitea oso erraza da. Hala ere, eragin hau zein neurrikoa den norbere esku dago, eta bide bat baino gehiago dago inguruak guregan eragiten duen horretatik beti irabazian ateratzeko.

Nola egin aurre ezbeharrei?
Erakarpenaren legea kontuan izanik (eskaintzen duguna ja­sotzen dugula), ustezko ezbe­har hori beste era batetara ikusi eta biziko dugu: gure­tza­ko ikasketa dakarren esperien­tzia bezala. Ezbeharra gerta­tzean egoera deserosoa bizi ohi dugu, baina nori ez zaio gertatu halako ezbeharraren ondoren pertsona zoragarriren bat ezagutzea edo eman behar izan duen aldaketarekin ira­bazian ateratzea? Ongi etorria, beraz, ezbehar hori!

Zergatik aipatzen duzu "transgenerazionala"?
Transgenerazionala gure in­kontzientean oinarritua dago. Inkontzienteak gertatzen den guztia grabatzen du, gure arbasoei gertatutakoa barne. Gure arbasoek kontatu ez dizkiguten sekretu horiek gure bizitza erabat markatuko dute, konturatu arte, behintzat. Adi­bi­dez:  aitonak ikasteko auke­rarik ez bazuen izan, guk nahi eta nahi ez ikasi beharra bizi genezake, gure bizitza erabat baldintzatuz. Amonak etxetik ateratzea ez bazuen lortu, guk agian ezingo dugu etxean egon. Ekilibrio bilaketa bat gertatzen da, sekretu horiek plazaratuaz.

Zein izango dira klabeak emango duzun tailerrean?
Lehenengo zatian prakti­ka­tu­ko ditugu baliabideak, Entre­na­­mendu Mentalarekin zo­ri­on­­tsuak izateko bidean dauka­gun arduraz konturatzeko. Bi­garren zatian, transgenerazio­nala lan­­duko dugu eta ho­rretarako gure aiton-amone­ta­raino fa­mi­liakide guztien jaio­tza eta heriotza hilabetea eta eguna ekartzea komeni da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!