Bereziartua sagardotegia, finalera, Etxeberria IV eta Ionen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 6a, 02:00

Partiduak ez zuen kolorerik izan. Bereziartuak eta Petritegik jokatu zuten, eta lehenengoak irabazi, partidua eta finalerako lehendabiziko txartela. Etxeberria IVa eta Ion askoz gehiago izan ziren Juaristi eta Agirrezabala baino. Azken horiek txapelketa bikaina eginda zetozen, partidu alerik galdu gabe; baina atzo ez zuten joku-puntu hori atera. Etxeberria IVa gero eta maila hobean ari da, eta atzo ere bizi ibili zuen pelota eta erabat dominatu zuen partidua. Ionek ere primeran lagundu zion. Markagailuko partzialek horixe erakusten dute: 9-14, 11-19, 20-30, 21-37 eta 27-40.
Hirugarren partiduan bai, txapelketatik kanpo, hor emozio ederra izan zen, eta Ezkurra eta Barrenetxea IVak irabazi zuten, 40-39.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!